natur2

 

FrontPage

Page history last edited by Anonymous 3 yrs ago

BIZITZAREN HONDAMENDIA?

Egileak: IRATXE LABAJO-LARAUDOGOITIA

NAGORE ITURBE BILBAO

 

 

 

Gaur egun, gizakiaren jarduerak medio, gure planeta aldaketa handi, kaltegarri eta atzeraezinak jasaten ari da, Lurra arriskuan jarriz. Aldaketa hauen errudun, gizakiaren bizimodu eta axolagabekeria dira; hori dela eta, berotegi efektua, ozono geruzaren zuloa, zaborren kudeaketa txarra, ur zikinen azken geltokia, ... guzti honek bizitzaren hondamendira eta deuseztapenera garamatza. Nahiz eta zerbait egiteko beharra ikusi, oraindik gauza asko gelditzen da egiteke: berziklaketa kudeaketa eta zabalkundea, elementu kutsakorren erabilera murriztu, gure parke edo naturgune naturalak zaindu, ... Denon artean gure Lurra eta bizitzaren arriskuei aurre egin behar diegu.

 

 

 


 

Negutegi efektua.

Negutegi kontzeptua oso arrunta da gure gizartean. Nekazariek asko erabiltzen duten sistema da eta horri esker garai batean neguko barazki zirenak udan ere aurki ditzakegu, eta alderantziz ere bai. Negutegia eraikitzea ez da batere zaila; horretarako lur-sail bat eguzki-izpiak igarotzen uzten dien plastiko garden batez estaltzea besterik ez da egin behar. Eguzkitiko izpiek plastikoa zeharkatu ondoren, estalitako lurra berotu egiten dute, baina lurrak isladatutako beroak ezin izaten du lur-sail estalia igaro eta, beraz, plastikoz estalitako eremua kanpokoa baino beroago egoten da.

Lurrak antzeko fenomenoa jasaten du. Eguzkitik etorritako izpiek Lurra jotzen dute eta Lurrak isladatutako beroak ezin du espaziora ihes egin; atmosferako zenbait gasek zeharka ezineko hesia osatzen baitute.

Negutegi-efektuan garrantzi handiena duten gasak ondoko hauek dira: karbono (IV) oxidoa, metanoa, CFC, lurrazaleko ozonoa eta nitrogeno oxidoa.

Negutegi efektuaren ondorioak hauek izan daitezke:

  • Ur mailak gora egingo du: beroaren eraginez Poloetako izotza eta glaziareak urtu egingo dira, eta kostaldeko eskualde baxuak hartuko ditu, hots, urperatuta geldituko dira.
  • Lehorte aldiak luzeagoak eta gogorragoak izango dira: hau planetako zenbait eskualdetan gertatuko da, bertako flora eta fauna kaltetuz. Uztak txarrak izango dira eta ondorioz goseteak egongo dira.
  • Landareri aldaketa: landareek fotosintesia egitean gas karbonikoa hartu eta oxigenoa askatzen dute. Beraz, gas karbonikoen kontzentrazioa hasten bada, fotosintesia ere areagotuko da. Eta ondorioz, askatutako oxigeno kantitatea ere gero eta handiagoa izango da.

 

Lurra berotzen bada glaziareak urtu eta ur-maila hazi egingo da.

 

Atzera

 

Berotegi-efektua.

Berotegi-efektua klimaren aldaketa globala eragiten ari da, eta klimaren aldaketak hurakanak, uholdeak, lehorteak eta beste hainbat hondamendi ugaritu egin ditu. Orain arte, bazirudien ozono-geruza zela berotegi-efektuarekin zerikusirik ez zuen ingurugiro-arazo orokor bakarrenetakoa.

Atmosferako behe-geruzetako gehiegizko ozonoak berotegi-efektua areagotu egiten du, baina goiko geruzetako ozonoak Eguzkiaren erradiazio kaltegarrietatik babestu egiten gaitu. Ozonoa ezinbestekoa da 15 km-tik gora eta oso kaltegarria hortik behera.

 

 

 

 

Berotasun globalaren grafikoa: Lurraren atmosferako

karbono dioxidoaren kontzentrazioa (urdinez)

eta bataz-besteko tenperatura (gorriz), azken 1000 urteetan.

 

 

Berotegi efektua handitu da. Lurrean betidanik egon izan da berotegi efektua. Berotegi efektua "ona" dela esan daiteke, izan ere, horri esker Lurraren tenperatura 33 gradutan handitzen da eta bizitza posible egiten du. Berotegi efektu "on" hori egongo ez balitz Lurrean ezingo litzateke bizi. Azken urteetan, ordea, berotegi efektu "txar" bat sortu da kutsaduraren eraginez. Lurraren beroketa sortzen du horrek eta ondorioz, klima aldaketa ematen da. Horren guztiaren ondorioak oso larriak izango dira Lurrarentzat. Horregatik, oso garrantzitsua da ohitura on batzuk hartzea gure ingurumena zaintzeko.

 

Atzera

 

 

Ozono geruza.

Ozono-geruza Atmosferan 10 eta 50 km bitarteko altitudeetan dagoen ozono-kontzentrazio handiko geruza da (kontzentrazio handiena 25 km-ko altitudean dago) eta estratosfera deritzon atmosferako eskualdea betetzen du gutxi gorabehera.

Ozono geruzarekin arazoak. Ozono geruza oso garrantzitsua da gure Lurrarentzat eta baita guretzat ere. Besteak beste, izpi ultramoreetatik babesten gaitu. Azkenaldian dagoen kutsadurak, ordea, ozono geruzan ere kalteak eragin ditu eta geruza gero eta finagoa da. Leku batzuetan, gainera, zuloak daude batez ere Hego Polo inguruan. Egunero erabiltzen ditugun produktu eta elementuek sorrarazten dute ozono geruzaren kutsadura. Horregatik, oso garrantzitsua da gure ozono geruza zaintzeko hainbat gomendio jarraitzea. Gure osasuna jokoan dago.

 

 

Atzera

 

 

Zaborren kudeaketa.

Gaur egungo ingurugiroaren arazo larrienetariko bat hondakinena da. Gure produkzio prozesuetatik eta kontsumotik sortzen diren zaborrek ekosistemaren berriztapen ahalmena gainditu egin dute.

 

 

Hondakinen arazoa bi ikuspegitatik da larria. Alde batetik, esan bezala, gero eta hondakin gehiago dagoelako eta, bestetik, gai horri buruzko Europako Batasunaren arteztarauak zabortegiak legeztatzeko jarritako epea gero eta hurbilago dagoelako.

Hondakinen % 90en irtenbidea ezin da errausketa izan, hondakinak erre eta energia-iturri bezala erabil daitezke

 

Atzera

 

 

Ur hondakinak.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen gehienek nahi beste ur garbi izatea normaltzat eta oso gauza ziurtzat hartzen dute. Baina, ez dira jabetzen eguneroko jarduera askok eskura dagoen uraren kalitatea kaltetu edo kantitatea murritz dezaketela. Ur kutsatua, berdin dio industrian, nekazaritzan edo etxeetan kutsatua izan, modu batera edo bestera ingurumenera itzultzen da eta osasunean edo naturan bertan kalteak eragin ditzake.

Horregatik, ur-galerak ezabatzen baditugu, edateko ur gehiago izango dugu, ez guretzat bakarrik, baita ibai eta urtegietan bizi diren uretako animalientzat ere. Uraren kostuaren fakturan ere eragina du horrek.

 

 

Atzera

 

 

Energia kontsumo eta iturria.

Gure gizartean energia-behar handia dago, eta behar hori asetzeko, metodo ezberdinak erabiltzen dira, petrolioaren deribatuak, gas naturalak, energia berriztagarriak eta beste hainbat esaterako. Horrek, ordea, gure naturari kalte egiten dio, eta ingurumen arazoak sortzen dira. Hala nola, berotegi-efektua eragiten duten gasak zabaltzen dira, eta hori dela eta, beharrezkoa da kontsumitzen dugun energia kontrolatzea. Izan ere, zenbat eta gehiago kontsumitu, poluzioa eta baita gure gastua ere handiagoa izango dira.

 

 

Atzera

 

 

Deforestazioa.

Gizakiak naturan eragiten dituen ekintzengan emaitzetariko bat deforestazioa da, basoen desagertzea duelarik ondoriotzat. Normalean gizakiak, zuhaitzak mozten ditu egurra lortzeko, edo nekazaritzarako lurrak behar direlako.

Herri garatuetan, deforestazioa arrazoi desberdinengatik eman daiteke, adibidez euri azidoa, airean pilatzen den kutsadurak eurian ere eragina izaten duelako. Azken urteetan euri azidoa egiten du, eta horrek gure ingurumenean ondorio larriak sorrarazten ditu. Izan ere, euri azidoak landareak hondatzen ditu, eta errekak, itsasok eta lurzorua kutsatzen ditu. Hori ekiditeko, ezinbestekoa da beraz, gure ingurumena zaintzea.

Kontuan eduki behar dugu, deforestazioaren arazoari aurre egiteko ez dela nahikoa zuhaitzak ereitea, basoa ekosistema bat delako, eta zuhaitzez gain, beste elementu askok ere parte hartzen dutelako. Hau dela eta, urteak edo mendeak pasatu ahal dira berriro basoa egoera egokian garatua egon arte.

 

 

Atzera

 

 

Superpopulazioa.

Superpopulazioa, biztanleria larregi duen lurraldeari deritzo. Lurralde bakoitzak bere ahalmena dauka, dituen baliabideen araberakoa. Baliabide hauek ez badira nahikoa edo ez badira berriztatzen behar beste bizi direnentzat, superpopulazioa dagoela esango dugu.

Gaur egun, nekazaritza eta industriaren garapena direla eta, pertsonek behar dituzten baliabideak handitu egin dira.

Superpopulazioa dela eta, hanbruna, gerrak, gosetea eta gaixotasun ugari sortzen dira.

 

 

Atzera

 

 

Espezien desagertzea.

Gizakiak naturan egindako sarraskia dela eta, badaude espezi asko desagertzeko zorian daudenak (animalia, landare, ...

Gaur egun, hiru espezie daude desagertzeko zorian:

Tigrea (Panthera tigres). 1999 urtean 6.000 ale zenbatu zituzten. Gehienak Indian bizi dira, baina Siberian eta Asiako Hego-ekialdean ere populazio batzuk badira. Hauen kopurua gutxitzen doa modu alarmagarrian bizi diren eremuen aldaketagatik eta neurriz gaineko ehizaren ondorioz. Nahiz eta espezie osoa arriskuan egon, desagertzeko zori larrian dauden subespezieak hauek dira: Txina Hego aldeko tigrea (Panthera tigris amoyensis) eta Kaspiarreko tigrea (Panthera tigris virgata).

 

 

Errinozero beltza (Diceros bicornis). 2.000 ale dira (2000 urtea). Kontinente afrikarrean bizi dira eta 1970. urtetik hona %95 ale galdu dira, isileko ehizaren ondorioz.

 

Panda handia (Ailuropoda melanoleuca). 1.000 ale daude (2003 urtea). Bakarrik Txinan baino ez da aurkitzen eta bere arriskua banbu-oihanen desagerpena da, hauetan bizi eta elikatzen direlako.

 

Atzera

 

 

Euskadiko parke naturalak eta basoak.

Zer dira parke naturalak?

Parke edo naturgune naturalak gizakiak aldatu ez dituen guneak dira. Leku horietan paisaia ederrak daude, baso harrigarri eta magikoak bihurtuz, eta ekosistema bereziak edota landare eta animalia berdingabeak. Oso leku bereziak dira, eta horietan natura da protagonista nagusia. Naturak duen balorea gertu-gertutik ikus daiteke.

Gaur egun, Euskadiko Naturagune Babestuen Sarean 37 gune berezi daude. Horiek guztiak Parke Natural, Biotipo Babestu eta Zuhaitz Berezi bezala sailkatuta daude.

·Parke Naturalak:Euskal Autonomia Erkidegoan 7 Parke Natural daude. Aiako Harria, Aralar, Gorbeia, Izki, Pagoeta, Urkiola eta Valderejo dira horiek.

·Biotopo babestuak: Euskadik 5 Biotipo Babestu ditu. Araban bat dago, bi Bizkaian eta beste bi Gipuzkoan.

·Zuhaitz bereziak: zuhaitz bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda Euskal Autonomia Erkidegoan arreta berezia merezi duten Zuhaitz Bereziak 25 dira.

 

Atzera

 

 

Euskadiko ingurumen egoera.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Ingurumen adierazleak 22 dira, eta horietan oinarritzen dira azterlariak, ingurumenaren egoera nolakoa den aztertzeko. Hauek dira adierazleak:

  1. Uraren kalitatearen indizea
  2. Airearen kalitatea
  3. Lurzoru kutsatuak
  4. Bioaniztasuna eta paisaia
  5. Berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa
  6. Hondakinen sorrera
  7. Hondakinen kudeaketa
  8. Ingurumen faktoreek osasunean eragiten dituzten ondorioak
  9. Zarata
  10. Ingurumenean eragina duten gertakariak
  11. Uraren kontsumoa
  12. Energia kontsumoa
  13. Materialen kontsumoa
  14. Lurzoruaren artifizializazio intentsitatea
  15. Ingurumena babesteko egiten den gastu publikoa
  16. Poluitzaile atmosferikoen emisioak
  17. Mugikortasun iraunkorra
  18. Ekoeraginkortasun globala
  19. Ingurumen-kudeaketa enpresan
  20. Tokiko Agenda 21 Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan
  21. Herritarren pertzepzioa ingurumenari buruz
  22. Karga poluitzaileak kontinente barruko eta kostaldeko uretan

 

 

Adierazle hauek, azken urteetan nahiko emaitza txarrak eman dituzte

 

Atzera

 

 

Jolasak.

 

 

 

Atzera

 

 

Mapa kontzeptualak

 

 

 

Atzera

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.